Santa Ageda - Samaniego kantari

Orixe BHI
Orixe BHI
424.9 هزار بار بازدید - 14 سال پیش - Santa Ageda bezperako abestia Samaniego
Santa Ageda bezperako abestia Samaniego kantari-n aurkitu liteke. Honako hau da bere letra:
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna.
Mendi tontorrak elurrez zuri,
atai aldean laiotza.
Etxe hontako nagusi jaunak,
urrezkoa du bihotza.
Santa Agedak kendu digu gaur
eskean hasteko lotsa,
dirurik ez bada, berdin zaigu
gizendutako bildotsa.

Zelai erdian loreak argi,
larros, krabelin ta lili.
Etxe hontako etxekoandreak
Ama Birjina dirudi.
Etxe hontako urdaiazpiko
asko, kakotik zintzilik,
ta lukainka gorriak ugari
poltsa betetzeko guri.
14 سال پیش در تاریخ 1389/03/11 منتشر شده است.
424,924 بـار بازدید شده
... بیشتر